Ekitaldiak
Laguntza idazkaritza
- Ikasturtean zehar gurasoren bat galdu duten ikasleei laguntzeko zuzenduriko ekimena da.
- Elkarteak, bere kuotaren zati bat gordez, diru zorro bat du ekimen honetarako.
- Ikastetxean ikasten dagoen bitartean gurasoren bat galtzen duen edozein ikasleri, bere ikasketak bukatu arte eskolako kuota, elkarteko kuota, liburu eta eskolako material guztiak ordainduko zaizkio.
- Urteko diru-sarreren %20-a suposatzen dute.
Eskola asegurua
-> Elkarteak aseguru etxe batekin kontratattuta du zerbitzu hau.
-> Ikasle batek eskolako aktibitateetan ezbehar bat badu (klase edo bestelako edozein aktibitatetan adibidez multikirolak) ikastetxean bertan jasotzen du lehen zerbitzu medikua eta beharrezkoa bada klinikako zerbitzua ere jaso dezake.
-> Urteko diru-sarreren %16-a suposatzen dute.
Ikastetxe kirola (Kirol kluba)
->Helburua kirola eta kirol jarduera osasungarriak sustatzea da, osasunerako eta norberaren gorputzaren kontrolerako, norbanakoaren garapenerako, bizi kalitatea hobetzeko, aisialdi denboraren erabilpen egokirako eta azken finean herriaren kultura konfiguratzeko dituen onurak direla eta.
-> Kirolaren bitartez norbanakoaren sintzotasuna, zilegitasuna, garbitasun pertsonalerako ohiturak, parteartzea,adiskidetza, erantzunkizuna, pertsonen eta gauzenganako errespetua eta abar sustatzen dira.
-> Ekintza honek gurasoen parteartzea ere sustatzen du, konpetibitatea alde batera hutziz eta kiroltasuna eta esfortzuari garrantzia handia emanez.
Gainera taldeko ordezkari eta kirol desberdinetako batzen kide izaten dira gurasoak
-> Gaur egun 761 ikaslek egiten dute kirola ikastetxean, honela banatzen direlarik kirolez kirol:
– Saskibaloia: 307 kirolari (24 talde)
– Eskubaloia: 91 kirolari (8 talde)
– Futbola: 220 kirolari (14 talde)
– Gimnasia erritmikoa: 59 kirolari (5 talde)
– Kirol eskola: 84 kirolari (8 talde)
– Atletismoa: 35 kirolari-> Elkarteak kirol batzan parte hartzen du eta bere kuotaren zati bat (%35) kirola finantziatzeko erabiltzen du
Diru honekin kirol materiala eta kirol jantziak erosten dira, kirol guneak alokatzen dira eta federakunde gastuak eta langileak ere ordaintzen dira.
Eskauts taldea
-> Adiskidetza, laguntasuna, zintzotasuna, ingurumena zaintzea eta ingurumenarekiko kontaktua bezalako baloreak sustatzeko sortua.-> Guraso eta monitpre moduan parte hartzen duten ikasle ohiei esker, hainbat ekintza burutzen dira, hala nola ikastetxean bertan burututako ekintzak, mendira txangoak, konbibentziak, kanpalekuak eta ikastetxeko jai desberdinak.
Aktibitate hauen bitartez ikasleek beraien artean eta beraien gurasoekin duten harremana sendotzea lortu nahi da.-> Gaur egun 65 neska-mutilez osatuta dago eta ondorengo taldeetan antolatzen dira: – Koskorrak (8-10 urte): 12
– Kaskondoak (10-12 urte): 21
– Azkarrak (12-14 urte): 25
– Trebeak (15-17 urte): 7->Elkarteak bere aurrekontuaren %3a lagatzen du talde hau finantziatzeko.
ikastetxeko jaiak
->Maiatzean izaten dira. Elkarteak antolatutako ekintzen artean argazkilaritza eta erredakzio txapelketak aurkitu ditzakegu.
Urte bakoitzean elkarteak gai bat aukeratzen du txapelketetarako, lanak batzen ditu eta gustukoenak aukeratzen ditu sarituak izan daitezen.-> Helburua ikasleek aktibitate hezitzaileetan parte hartzea da eskola orduetatik kanpo, horretarako txapelketek sortutako zirrara erabiliz.
Gurasoen betebeharra beraien seme-alaben partehartzea sustatzea izango litzateke.-> Ekitaldi hauen antolaketan aurrekontuaren %4a suposatzen du.
Escuela de Padres y Madres – Guraso Eskola
-> Ikasturtean zehar 10 saio antolatzen dira beraien seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaietan murgildu nahi duten gurasoentzat.
-> Heziketa komunitatearen(sikologo, irakasle eta abar) partehartzea eskatzen da beraien ezagutza eta bizipenen bitartez eztabaida dinamikoak sortu eta gurasoek beraien seme-alaben heziketari buruz zerbait gehiago jakin dezaten.
->Elkarteak ekimen honetan parte hartzen du eta bere aurrekontuaren %2a erabiltzen du honetarako.
Ikasteta/laguntza gela
->Ikasketa gela bat da, zeina lehen ezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen eta klaseak bukatu ondoren ordu betez irekita egongo da egunero.
->Helburua hurrengoa da, nahi duten ikasleek beraien etxeko lanak ikastetxean bertan egin ahal izatea.Gela hau zaintzaile batek zaindua egongo da eta honek ikasleen edozein beharizan ase dezake.
-> Elkarteak ekimen hau antolatu eta finantziatzen du bere aurrekontuaren %3arekin.
FRIST LEGO League – Senior Solutions
-> Aurten ikasle talde bat guraso batzuen laguntzaz FLL txapelketara aurkeztu dira.
Helburua txapelketako mahaian 2’30’’-tan behar diren betebeharrak beteko dituen errobot bat egin eta programatzea da
Gainera txapelketaren egunean , 5 minutuz, errobotaren diseinua eta estrategia azaldu beharko dira epaimahai baten aurrean.-> Astean bi arratsaldez elkartu dira errobota sortzeko txapelketarako.-> Gurasoen elkarteak 600€ erabili ditu txapelketan izena eman eta beharrezko material eta tresneria erosteko.
Beste aktibitate batzuk
Ikasturte hasiera bakoitzean elkarteak gurasoei hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera ematen die, hala nola, euskera ikastaroak, informatika, gimnasia…
Liburu egunean, graduazio egunean, Santa Ageda bezperan eta inauterietan ere parte hartzen du elkarteak
Gainera ikasturtean zehar gai interesgarriei buruzko hitzaldiak antolatzen zahiatzen dira.